SARI OFIZIALA "Artea eta giza eskubideak" 22. ekitaldian

4/23/20261 min read

Poz handiz jakinarazten dizuegu 3. mailako Arte Tailerreko ikasleek parte hartu dutela “Arte eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 22. ekitaldian, eta sare ofiziala irabazi dutela. Aste osoan zehar, gure ikasleen sormena eta gizartearekiko duten begirada kritikoa ezagutzeko aukera izango duzue. “BABESA” izeneko artelanarekin giza eskubideen inguruko hausnarketa sakona helarazi dute.

Egindako artelana jendaurrean ikusgai egongo da.

Noiz: Apirilaren 23tik 30era

Non: Victoria Eugenia Antzokiko erakusketa-aretoan (Okendo Plaza)

Informazio gehiago: https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/erakusketak/artea-eta-giza-eskubideak-gazteen-22-ekitaldia

Zorionak ikasle guztiei egindako lan bikainagatik!

Animatu eta bisitatu erakusketa!

Lauaizeta ikastola BHI

Gabriel Aresti, 165
20015 - Donostia

TELEFONOA +34 943 899516