HEZKIDETZA - PEDAGOGIA FEMINISTAK

Feminismoa Lauaizetan aspaldiko zutabea da. Hezkuntzaren II. HEZKIDETZA-PLANA, BERDINATSUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN martxan dago eta bertan azaltzen diren 8 zutabe garatzen ditugu ikastetxean. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean, hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista, emakumeen* jakituriaren integrazioa, gatazken eraldaketa baketsua, autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa, espazioak ikastetxea, berdintasunezko hezkuntza afektibo-sexuala eta emakumeen* aurkako indarkeriaren prebentzioa. Berdintasuna eta ekitatea bermatzeko hainbat ekintza egiten ditugu, besteak beste:

✔ Programazioetan, ikas-egoeretan eta proiektuetan pedagogia feministak txertatzea.

✔ Kanpoko eragileek ikasleekin maila guztietan urtero tailerrak egitea.

✔ Irakasleok urtero formakuntza jasotzea.

✔ Patioko behaketaz eta eraldaketaz gain, ikastetxeko espazioak eta jarduera osagarriak ere feminismotik aztertzea.

✔ Indarkeria matxistaren kasuetan eta LGTBIQ+ kolektiboaren kontrako jarreren kasuetan esku hartzea Elkarbizitza Batzordetik.

AGENDA 2030

Lauaizeta ikastolan zenbait urte daramatzagu eskola agenda 2030 (lehen Agenda 21 deitua) egitasmoa eskolara ekartzen. 2030 urterako NBE-k garatutako plana da; bertan zenbait helburu aurrera eraman nahi dira planeta mailan garapen jasangarri bat izateko, pobrezia eta giza desberdintasunak desagertarazteko eta dugun ingurunea zaintzeko.
Eskolan, agendako helburu baten lanketa egiten da urtero-urtero. Honetaz gain urtean zehar Ikastetxe jasangarriagoaren alde egiten diren hainbat ekintza egiten gara:

✔ Hondakinen gaikako bilketa eskola eremuan eta ikasgeletan.
✔ Ikasmateriala birziklatzeko ontzia jarri dugu.
✔ Eskola ingurunearen zabor bilketak egiten dira.
✔ Plastikoaren eta paperaren erabilera gutxitzen saiatzen gera.
✔
Eskola baratza eta Velutina Eskolan ekimenetan parte hartzen dugu.
✔ Energiaren erabilera arduratsua sustatzen da.
✔ Eskolako joan etorrietan oinezko, zein bizikleta edo patinete bidezkoa izan dadin bultzatzen da.

Lauaizeta ikastola BHI

Gabriel Aresti, 165
20015 - Donostia

TELEFONOA +34 943 899516