Martxoak 8

Emakume langilearen nazioarteko eguna

3/12/20262 min read

"Ni ere Berdintasunaren alde" lelopean aldarrikatu dugu aurten Martxoak 8 Lauaizetan.

Egunari hasiera emateko ikastetxeak sorturiko BIDEOA ikusi eta aztertu dugu gela guztietan. Komunitateko hainbat kidek hartu dute parte bideoan. Talde Feministako ikasleek Nazioarteko Emakumeen Egunaren gaia jorratu dute. Eskerrik asko zuen ekarpenagatik!!!

Espainiako Estatuan emakumeen eskubideak eta eskubide eza, II.Errepublikaren aurrekoan, II.Errepublikan eta Dikatadura garaian, ere aztertu ditugu. Eta horrekin batera, Lauaizetako langile batzuen testigantzak entzun ditugu. Gure familietan bizitakoak. Ikasleekin gure amek eta amonek bizi zituzten urraketak partekatu ditugu, belaunaldiz belaunaldi jaso ditugunak. Milesker lankideei!!!

Horrekin batera, PERFORMANCE bat egin dugu patioan. Zein izan da helburua? DBH 4-ko neskek, neska izateagatik, bizi dituzten oztopoak bisibilizatzea. Performance interaktiboa eta partehartzailea izan da. Bai DBH-ko 1.eta 2.mailako ikasleek bai irakasleek gurutzatu dute instalazioa.

Feminismoaren lorpenak bermatu eta falta zaizkigun eskubideak aldarrikatu!!!

Egunero da Martxoak 8

Lauaizeta ikastola BHI

Gabriel Aresti, 165
20015 - Donostia

TELEFONOA +34 943 899516