Ibilbidetxoa Jaizkibel ingurutik

10/13/2026

Irailaren 25ean DBH 4.mailako biologia eta geologiako ikasleak Jaizkibel ingurura gerturatu ziren, Mitxintxola gailurrerainoko ibilbidetxoa egitera.

Ibilbidean geldiune desberdinak egin eta honako galderen erantzunak aurkitu zituzten: Nolakoa zen basogintza Euskal Herrian San Juan baleontzia eraiki zutenean? Eta nolakoa da gaur egun? Zein ekosistema aurki ditzakegu Jaizkibel inguruan? Bertako basoetan zein zuhaitz dira nagusi? Bertakoak ala kanpotik ekarriak dira? Zein balio dute gure inguruneko basoek? Zein arriskuren aurrean geundeke hauek erreko edo galduko balira?

Lauaizeta ikastola BHI

Gabriel Aresti, 165
20015 - Donostia

TELEFONOA +34 943 899516