Solasaldiak Culinaryn

11/5/2026

Pasa den urriaren 23 an, Basque Culinaryn izan ginen solasaldi batzuetan 4. mailako ikasleekin. Hiru gazte profesionalek (telekomunikazio ingeniaria bata, neurozientzialaria bestea, eta biolin-jotzailea azkena) beren bizipenak partekatu zizkiguten.
Modu informal batean galdera hauek erantzun zituzten hiruren artean solasten:

Nola eta zergatik aukeratu zituzten beren ikasketak?
Zalantzarik izan al zuten?
Nork lagundu zien beren bidea aukeratzen?
Zaila izan al da?
Pozik al daude beren aukerarekin? Erabakiak atzeraezinak al dira?

Gure ikasleek ere parte hartu zuten amaieran eta hainbat galdera egin zizkieten.

Lauaizeta ikastola BHI

Gabriel Aresti, 165
20015 - Donostia

TELEFONOA +34 943 899516