Gorputzen errebolta

Descripción de la publicación

3/2/20261 min read

Pasa den ostiralean Intxaurrondoko kultur etxera gerturatu ginen DBH3Ako ikasleak. Bertan, Nagore Legarreta eta Ramón Zabalegi artistak zai genituen, beraien artelanak erakutsi eta azaltzeko.
Gorputzaren eta generoaren inguruko disidentziaren irakurketa kritikoa eta emozionala eskaintzen du erakusketak, ikusleari ikuspegi anitzetatik hausnarketa egitera gonbidatuz.

Boterea, generoa, gorputzak, zauriak, zaurgarritasuna, indarra eta errebeldia bezalako ideia eta emozioen inguruan sortutako piezak ikusi eta gero, tailerra egin genuen. Gure gorputzeko atalak esperimentalki argazkitzen joan ginen. Koloretako filtroekin, ispiluekin... jolasean, bakoitzak bere irudia lortu arte. Esperientzia bikaina!

Lauaizeta ikastola BHI

Gabriel Aresti, 165
20015 - Donostia

TELEFONOA +34 943 899516