GEOPARKERA!!!

5/21/20261 min read

Maiatzaren 18an DBH4. mailako Bio-Geoko ikasleak Zumaiara joan ziren Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatzera. Ubillos jauregian gidak emandako hainbat azalpen jaso ostean, Itzurun hondartzara zein Algorri marearteko zabalgunera joan ziren bertako bitxikeriak ezagutzera eta bertan bizi diren izaki bizidunak aztertzera.

Eguraldia lagun, bertako paisaiaz gozatzeko eta ekosistema ezagutzeko aukera bikaina izan zuten ikasleek!

Lauaizeta ikastola BHI

Gabriel Aresti, 165
20015 - Donostia

TELEFONOA +34 943 899516