DBH4. mailakoekin Don Boscon

3/23/20262 min read

Aurreko astean DBH4.mailakoekin Don Boskora joan ginen eta hemen bidaltzen dizkizut ateratako argazki batzuk. Blogean (nahi izan ezkero) hurrengo testua jarri daiteke:

DBH4.mailako ikasleek aurreko asteazkenean, martxoaren 16an, bisita berezia egin zuten Don Boskora, Lanbide Heziketako gradu desberdinak bertatik bertara ezagutzeko asmoz. Egonaldian zehar, ikasleek eskaintzen diren ikasketa aukerei buruzko informazio baliotsua jaso zuten, eta, gainera, hainbat STEAM proiektutan parte hartzeko aukera izan zuten.

Esperientzia aberasgarria izan zen guztientzat, etorkizuneko ikasketa eta lanbide aukerei buruzko ikuspegia zabaltzeko baliagarria izan baitzen.

Lauaizeta ikastola BHI

Gabriel Aresti, 165
20015 - Donostia

TELEFONOA +34 943 899516