DBH1 Arantzara

9/28/2026

Arantzan egon gara Lauaizetako D.B.H. 1. mailako ikasleak eta irakasleak.

Helburu nagusia elkar ezagutzea izan da eta honekin batera, Euskal Herriko beste txoko batzuk ezagutu eta ekintza berriak egitea.

Espeleologia eta herria ezagutzeko ginkana egin ditugu, honetarako bertako monitoreen laguntza izan dugu eta esan beharra dago oso jatorrak direla eta momentu oro gu laguntzeko prest egon direla!

Aterpetxean oso janari goxoa prestatu digute eta gauean ere izan dugu elkarrekin egoteko aukera, diskotekan, mahai-jolasetan, futbolinean zein ping-pongean ibiliz.

Bi egun polit igaro ditugu!!!

Lauaizeta ikastola BHI

Gabriel Aresti, 165
20015 - Donostia

TELEFONOA +34 943 899516