Aitor ikastolan murala

9/25/2026

Lauaizeta osatzen dugun ikasleria Aitorretik, Hegoatik eta Intxaurrondo ikastolatik gatoz. Auzoekin eta auzoetako ikastetxeekin elkarlanean muralak eta hainbat proiektu egin izan ditugu plastika arlotik ere.

Esperientzia polita da paretan elkarlanean pintatzea, ardatza adostu eta bakoitzak libreki irudi osoan berea ematea. Ondo pasa dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu Aitorrekoei paretagatik, emandako erraztasun eta harreragatik eta, nola ez, pastengatik!

2026ko urriaren 29tik 2026ko azaroaren 1era Intxaurrondo auzoan muralen festa handi bat, Intxaurrondo Apain, ospatuko da eta han ere egingo dugu mural berri bat.

Lauaizeta ikastola BHI

Gabriel Aresti, 165
20015 - Donostia

TELEFONOA +34 943 899516